Edukira joan
español español Basque Basque

 

 Gela Egonkorra

 

Ikastetxean gela egonkor bat daukagu. Bertan, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak daude eta hauek, modu jarraian behar dituzten zenbait baliabide jasotzen dituzte, bai giza baliabideak baita baliabide pedagogiko eta materialeak ere.


Guzti hau beraien ahalmenak ahalik eta gehien garatzeko egiten da. Hain zuzen ere, hori baita ikastetxe honen helburua ikasle guztiekin: bakoitzak dituen ezaugarrien arabera, bere ahalmenak ahalik eta gehien garatzea. Irakasleok ikasle bakoitzari egokitutako laguntza ematen saiatzen gara ingurune normalduan eta ikastetxe ulerkor eta integratzaile batean. Baina hau ez dago gure esku bakarrik, gainontzeko ikasleek eta gurasoek ere badute haiei laguntzeko aukera, komunitatean ongi senti daitezen, integratuak senti daitezen. Horretarako ezinbestekoa da denok ahalik eta gehien elkar ezagutzea eta horregatik jartzen dugu zuen esku, institutuko web orrian, txoko txiki hau.

 
 Gela egonkor batean egon daitezkeen ikasleak oso ezberdinak izan daitezke. Ohikoenak Down sindromedunak, autismoa edo halakoak badira ere, laguntza mota hau behar duten ikasleen aniztasuna oso handia da. Draveten sindromea, fenilcetonuria, adimen urritasuna duten nesken sindrome epileptikoa edo gaisotasun oso arraroak dituztenak izan ohi dira ere gela egonkorretako ikasleak.

 

 

 

 

 

© IES SOPELA BHI
Telefonoa: 944280142
015094aa@hezkuntza.net